Goi Tentsioko Linearen aurkako mendi ibilaldia
Goizeko bederatzietan jarrita zegoen hitzordua Muskitzen. Bederatziak eta laurdenetan hirurogei eta hamar bat lagun, eskualdeak osatzen duen bailara ezberdinetatik, hasiera eman zioten REE-k (Red Electrica española) Goi Tentsioko Linea paratzeko aurreikusi duen ibilbidetik; gurean, Imotz eta Basaburua harrapatzen ditu batez ere. Goiza hotza zegoen, ezin aproposagoa erritmo ona hartzeko ordu bietan Jauntsaratsera iritsi nahi bazuten. Tarteka, eta puntu esanguratsuenetan, Plataformako kide batek oso ongi azaldu zuen aurreproiektuan nondik nora diseinatu duten Linea eskualdean. Etxalekun geldialditxo bat egin ostean, Ihaben aldera abiatu zen tropa guztia eta han sekulako sorpresa topatu zuten: beste berrogei lagun, haien artean haur asko, zain zeuden ibilbidearen azken zatia elkarrekin egiteko. Ehun eta hamar lagunek azken aldapari ekin zioten, eta Jauntsaratsera ailegatu aurretik, pagadian bertan irudikatu zuten dorre erraldoi baten hanka bat. Benetan izugarria.
Bost ordu mutur batetik bestera ibili eta gero Jauntsaratsen eman zitzaion amaiera eta bertan otamen goxoa jateko aukera. Goizak utzitako sentsazioa gozoa eta garratza izan zen. Garratza, Linea egiteak nolako ondorioak izan ditzakeen gure mendi eta basoetan hurbiletik ezagutzeko parada izan zutelako, eta gozoa, goiza pasatzea mendian eta lagunen artean dagoen gauzarik betegarriena delako.
Línea de doble circuito de 400 kv,120 km de longitud,Conductor de 18 cables,Altura de Torretas de 46 m, Distancia entre torretas de 400-500m,Cimentación de apoyos 0,5m de altura,4 zapatas de hiormigón de 10x10m,Ocupación de suelo,Servidumbre de paso ... Por esto el sábado 14 de enero se organizó una mendi martxa por los valles de Imotz y Basaburua para conocer el trayecto de la línea de alta tensión en estas zonas. 150 personas participaron en lo movilización y pudieron ver in situ las consecuencias del macro proyecto.A las 9:30 se salió de Muskitz(Imotz) y a las 14:00 se llegó a Jaunsarats, 4h30 de caminata entre montes de hayedos, robles y campos por donde quieren construir la línea de alta tensión .