BILERA INFORMATIBOAK EGOERA LARRIAREN BERRI
EMATEKO
Dagoeneko hiru urte eta erdi pasa dira,
REE S.A. enpresak, Tafalla, Deikaztelu eta Ezkio-itsaso lotzen dituen Goi
tentsioko linearen proiektua Udaletanaurkeztu
zuenetik.
Ordutik ekimen asko eta asko egin ditu
eta estatuko administrazioak gaiarekin aurrera jarraitzen du, herritarren
borondateari kasurik egin gabe.
Era berean, foru gobernuek eta erkidegoko
gobernuak, herritarren aldarrikapenei
ez diete oraino inolako erantzunik eman, nahiz eta borondate hura
defendatu eta ordezkatu beharko luketen. Aitzakia horrekin eta administrazio
desberdinei erantzukizunak eskatzeko, 2014ko urriaren 25eko ekitaldia egin genuen
Donostian.
Denborak Aurrera egin du eta oraindik 14.000 alegazioak inolako
erantzunik jaso gabe jarraitzen dugu eta proiektua zeharkatzen duen herriok ez
dugu batere informaziorik jaso.
Urriaren 25ean, Erkidegoko eta Foru Aldundiei,
aldarrikapen bat eskatu genuen eta horren aurrean posizionatzeko eskatu
zitzaien., Plataformako kideok izan gara ordea, beraiengana jo dugunak jarrera argitzeko eta
proiektuaren aurrean bakoitzak duen posizioa zein den jakiteko.
Lehen bilera Gipuzkoako Foru Aldundian egin
genuen eta han hartu genuen lehen ezustekoa, bezperan jaso zuten planifikazio
berria. REEko lotura batean jasotzen den bezala, plano bat erakutsi ziguten.
Bertan
Deikaztelu eta Itsaso bitarteko proiektua jaso egiten zela ikusten zen.
Beraien posizioa garbia da, proiektuaren
beharrik ez dute ikusten eta aurka daude . Hala ere, ez da beraien eskumena, nahiz eta alegazioak
jarriko dituzten. Batzar Nagusietara gaia eramateko aukera beti dago hor,
Ingurumen Batzordera.
Horrekin batera, Aholkularitza juridikoa
emateko aukera eskatu zitzaien. Erantzutekotan geratu ziren.
Honek proiektua herrietara iritsi zenetik izan
dugun susmoa baieztatu egiten zuen, proiektua ez dator herri hauen beharrak
asetzera baizik eta gutxi batzuk negozioa egitearen truke, Frantziara energia
garraiatzeko baliatu eta bitartean herri txiki asko apurtu eta suntsitu.
Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzara eta bilera
horretan, Industria saileko eta Ingurumen saileko, zuzendari bana egon ziren.
Beraien esanetan, REEk beraiei adierazi zien,
gaur egun dagoen linea bat ordezkatzera etorriko litzatekeela proiektua, hori
adierazi zien beraien REE azaroko mezu batean.
Plataformako kideok adierazi genien, linea
egiteaz gain, gaur egun dauden beste bi linea ere birpoteziantzea ekarriko du,
kalteak areagotuz noski.
Energiaren ikuspegitik ona da, bertan dagoen energia
soberakina kanpora eramatea eta horrekin negozioa egitea. Horrekin batera lehen
interbentzioa lotsagarria izan zen “denok nahi dugu, interruptoreari eman eta
nahikoa argi izatea”.
Beste gauza bat ingurumen sailetik zer dioten.
Hauek ere linea ordezkatzearen kontuarekin zeuden. Beraiek uste zuten Udalek
ere alegatzeko aukera badugula baina ez dugu. Beraien txostena oso zorrotza
izango dela esan ziguten.
Azkeneko bilera, Nafarroako Gobernuarekin izan
zen eta hauek ere proiektua behar beharrezkoa ikusten dute.
Bilera hauetan adierazi bezala, guztiok gara
herri txikiak, dimentsio honetako proiektu baten aurrean batere babesik gabe gaude.
Bilera hauetatik eta REEk web gunetik
ateratako informazio nahasitik zer ondorioztatu dezakegu:
-Proiektuak aurrera jarraituko duela eta
gainera este bi linea repotenziatuz
-Udalek eta ondorioz kaltetutako herritarrok
ez daukagu batere informaziorik
-Eta kontratazioren helburua energia garraiatzea dela eta negozioa egitea.